Herri-erronka da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten altzatar guztiei zuzendua. Batzuei, euskarari eustea proposatzen zaizue (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest). Azaroaren 18ean hasi eta abenduaren 3an amaituko da.
Ahobizi
Euskarazko jokaera aktiboa hartuz, euskarari eutsiko dioten altzatarrak dira. 16 egunez, euskaraz egingo diote ulertzen duenari.
Belarriprest
Ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen dutela adierazi duten altzatarrak dira, hau da, dakienari euskaraz aritzeko gonbitea egingo diote.
Erronkan parte hartzeko baldintzak
- Altzan jaio, bizi edo lan egitea.
- 16 urtetik gorakoa izatea.
- Izen-ematea.