Zer da Altza Hadi 9 egun euskaraz?

Herri-erronka da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten altzatar guztiei zuzendua. Batzuei, euskarari eustea proposatzen zaizue (ahobizi), eta besteei, eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest). Azaroaren 26an hasi eta abenduaren 4ean amaituko da.

Baietz 515 ahobizi

Euskarazko jokaera aktiboa hartuz, euskarari eutsiko dioten altzatarrak dira. 9 egunez, euskaraz egingo diote ulertzen duenari.

Baietz 212 belarriprest

Ahobizien euskarazko aktibotasuna ondo hartzen dutela adierazi duten altzatarrak dira, hau da, dakienari euskaraz aritzeko gonbitea egingo diote.

Erronkan parte hartzeko baldintzak

  • Altzan jaio, bizi edo lan egitea.
  • 16 urtetik gorakoa izatea.
  • Izen-ematea (diptikoan edo web orrian).