Parte hartu nahi?

Belarriprest izateko, euskaraz ulertu behar duzu ezinbestean.

Belarriprest izanda:

  • Zure jarrera positiboa erakusten duzu: “bai, ongi hartzen dut norbaitek niri euskaraz egitea”
  • Gonbitea egiten diozu euskaraz dakienari zuri euskaraz egiteko: “Euskaraz ulertzen dut. Egidazu lasai euskaraz!”
  • Lagundu egiten diozu euskaraz egin nahi duenari armairutik ateratzen.

Belarriprest izateko:

Aurrena izena eman behar duzu hurrengo formularioa beteta.

  • Azaroaren 18tik 22rako astean identifikazio txapa jaso ahalko duzue Casares kultur etxean.
  • Hasiera ekitaldia HERRERA K.E.n izango da, eta bertan, txapa jasotzeko aukera egongo da.

Zer da Altza Hadi 9 egun euskaraz?

  • Egunerokotasunean euskara erabiltzeko erronka, pertsonala eta kolektiboa. Altzako hainbat erakunde eta elkartek euskara ulertu edo hitz egiten duten auzotarrei egiten diegun erronka. Aho-biziak eta Belarri-prestak nahi ditugu. Batzuei euskaraz hitz egitea proposatuko zaie eta besteei horiei laguntzea eta animatzea.
  • Erronkak 9 egun iraungo ditu: azaroaren 26an hasi eta abenduaren 4ean bukatuko da.

Zein da erronkaren helburua?

  • Euskaldunak egunerokoan orain baino euskara gehiago erabiltzea,
    konplexurik gabe, harrokeriarik gabe.
  • Altzako komunitateari egiten diogun erronka da hizkuntza berdintasunaren alde egin dezan eta guztion hizkuntza eskubideak babes ditzan. Hizkuntzen osasunak adierazten baitu gizartearena, eta denok elkarrekin eroso bizi nahi dugunez, denoi dagokigu zerbait egitea edo egiten uztea.
    Horretarako, bi figura dira beharrezko:

Baietz 515 Aho-bizi

  • Aho-biziak euskaraz hitz egiteko prest direnak dira. Jokaera aktiboa hartuko dute eta 12 egunez euskaraz egingo diote ulertzen duenari.

Baietz 212 Belarri-prest

  • Belarri-prestak euskaraz entzuteko prest dauden pertsonak dira, dakienari hitz egiteko gonbitea egingo diote eta lagundu. Beraz, euskara ulertzeko gai izango da.

Parte hartzeko baldintzak

  • Altzan jaio, bizi edo lan egitea.
  • Euskaraz hitz egin edo ulertzea.
  • Izena ematea (diptikoan edo blogean: altzahadi.bizarrain.eus)

Argibideak blogean altzahadi.bizarrain.eus

Ahobizi, euskaraz bizi. Ahobizi izan nahi baduzu, 12 egunez euskaraz bizitzeko erronkari eutsiko diozu.

Zer esan nahi du horrek?

  • Ingurunean (etxean, lagunartean, lantokian…) dituzun ezagunekin euskaraz egingo duzu, baldin eta euskaraz ulertzen badute. Ezagun horiekin beti eta erabat egingo duzu euskaraz astebeteko txandan, nahiz eta haiek zuri erdaraz erantzun.
  • Ezezagunekin hitz egiterakoan, zuk lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen badizute, euskaraz jarraituko duzu. Berdin da haiek zuri erdaraz erantzutea.

Ahobizi izateko:

  • Izena eman beharko duzu hurrengo formularioa beteta.
  • Azaroaren 18tik 22rako astean identifikazio txapa jaso ahalko duzue Casares kultur etxean.
  • Hasiera ekitaldia HERRERA K.E.n izango da, eta bertan, txapa jasotzeko aukera egongo da.